Espainiako Gobernu berriak Amaiurrek Espainiako Kongresuan egingo duen lanari trabak jartzen hasi izana «aurrekari txarra» dela adierazi du Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak. PP buru izango duen gobernuak koalizio abertzalearekin elkarrizketarik ez edukitzea erabaki duen arren Amaiurrek «elkarrizketa bidez, normalizazioan aurrera joateko eskuak luzaturik» dauzkala jakinarazi du.
PPren erabakia «errespetu falta larria» dela salatu du Badiolak. Esan duenez, alderdi popularrak «ezin du mugarik gabe alboratu» Espainiako Kongresuan ordezkaritza handiena duen euskal indar politikoa. Horregatik, arduraz jokatzeko eskatu dio Mariano Raxoiri, eta «bere muturreko hautesleei begirunerik ez erakusteko» eskatu dio.
Aldaketarako jokaleku politiko berrian Amaiur erreferentzia nagusia dela azaldu du EAko kideak. Badiolaren irudiko, hasi berri den legegintzaldiko «ardatz nagusietakoa» izango da normalizazio politikoa lortzea eta euskal gatazkaren ondorioei irtenbidea bilatzea.
Harremanak, «gutxi barru»
Rafa Larreina Amaiurreko diputatu hautatuaren ustez, «errealitateak gainditu egingo ditu» PPren hitzak. «Gutxi barru» bi alderdien artean «harreman normalizatuak» egongo direla ziurtatu du. Gogoratu du Gasteizko eta Donostiako udaletan hainbat akordio egin dituztela PPk eta Bilduk.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
EAren ustez, PPren jarrera «aurrekari txarra» da
Muturreko hautesleei «begirunerik ez erakusteko» eta arduraz jokatzeko eskatu diote Raxoiri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu