Ebaluazio eraren kontra eginiko grebak oihartzun txikia izan du Iparraldean

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Hezkuntza alorreko sindikatuek grebara deitu zuten atzo Ipar Euskal Herrian. Frantziako Hezkuntzak irakasleen beste ebaluazio sistema bat ezarri nahi du plantan. Orain artean akademia ikuskariak aztertzen zituen irakasleak, eta emaitza horren arabera zuten ordainketa. Engoitik azterketa hori ikastetxeko zuzendariak egingo du, erreformaren arabera. Eskola publikoko lehen mailako irakasleen %15 inguruk egin dute bat grebarekin. Mobilizazioak epelagoak izan ziren oraindik. Goizean egindako manifestazioan 250 pertsona inguru elkarretaratu ziren Baionako karriketan. Baionako geltokitik Baiona Ttipiko Paul Bert lizeora joan ziren, ikasleek bertako sarrera blokeatu baitzuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.