Politika

EBk eta Aralarrek "bakea eta erabakitzeko eskubidea bultzatzeko" egin dute bat

Gaur aurkeztu dute akordioa eta elkarrekin joango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan maiatzaren 27an izango diren hauteskundeetara. 'Ezker Batua-Berdeak/Aralar' izango da koalizioaren izena.

2007ko otsailaren 15a
16:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Dagoeneko jakina zen EB-Berdeak eta Aralar Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan maiatzaren 27an izango diren hauteskundeetara elkarrekin joango direla, baina akordioa aurkeztu, gaur aurkeztu dute, Donostian, Javier Madrazo EB-Berdeetako burua eta Patxi Zabaleta Aralarreko burua bertan zirela.

Bat egitea "iraunkorra" dela esan dute, "plurala" eta "desberdinen artekoa". Hautagaitzen bidez hiru lurraldeetako biztanleen %90engana iritsiko direla azpimarratu dute eta "euskal ezkerraren espazioa" bete nahi dutela. Madrazok esan du koalizioa "giltzarria" izango dela udaletxeetan eta batzar nagusietan. Helburua: modu horretara, "bakea eta erabakitzeko eskubidea bultzatzea". Bake prozesuak aurrera egiteko, indarkeriaren bukaera exijitu dute.

'Ezker Batua-Berdeak/Aralar' izango da koalizioaren izena.

Nafarroan, aldiz, Aralar Nafarroa Bai koalizioan aurkeztuko da, EA, EAJ eta Batzarrerekin. EB, bakarrik.

Udal hauteskundeak

Bilbo. EB-Berdeetakoa izango da zerrendaburua (Aralarreko lehen hautagaia, laugarren).

Donostia. EB-Berdeak (Aralarreko lehen hautagaia, bigarren).

Gasteiz. EB-Berdeak (Aralarreko lehen hautagaia, bigarren).

Foru hauteskundeak Araban

Aiara. EB-Berdeak.

Gasteiz. EB-Berdeak.

Zuia. Aralar.

Foru hauteskundeak Bizkaian

Bilbo. EB-Berdeak.

Busturialdea/Uribe Kosta. Aralar.

Durangaldea. EB-Berdeak.

Enkarterri. EB-Berdeak.

Foru hauteskundeak Gipuzkoa

Bidasoaldea/Oarso. EB-Berdeak.

Deba-Urola. Aralar.

Donostialdea. EB-Berdeak.

Oria. Aralar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.