Ezker Batuko zuzendaritzak frogatutzat jo du Arabako ahaldun nagusiaren inguruko negoziazioetan Ezker Batuaren izenean negoziatzen ibilitakoek karguak eta dirua eskatu zizkiotela EAJri. Halaxe jasotzen du Mikel Arana koordinatzaile nagusiak landu eta alderdiko zuzendaritzak atzo aho batez onetsitako txostenak. Hori horrela, hainbat eskaera egin dizkie negoziazioetan aritutako kideei: Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta biltzarkideei euren aktak uzteko galdegindie, bai eta Kontxi Bilbao eta Galvezi alderdi barruan dituzten karguei uko egiteko ere. Horretaz gain, alderdiko zuzendaritzak Javier Madrazoren eta Serafin Llamasen dimisioak onartu ditu, eta azken horri eskatu dio EBko militantzia ere utz dezala.
Botoa emateko eskubidea duten zuzendaritzako hemezortzi kideetatik 11 agertu ziren atzoko batzarrera. Aranak jakinarazi zuenez, kide guztiak formalki deituta zeuden, eta, beraz, ez zegoen arrazoirik bilerara ez joateko. Madrazoren aldeko kideek, ordea, ez zuten parte hartu. Aurrez ohar batean jakinarazi zuten ez zirela joango bilerara, Aranaren aurkako sektoreko hiru kide zuzendaritzako batzarretik kanpo utzi zituztelako.
Alderdiak Araban duen krisi sakonaren inguruan egindako ikerketaren txostena aurkeztu zuen Aranak atzoko batzarrean.Joan den ostiralean, Arabako negoziazioen inguruko euren bertsioa idatziz emateko eskatu zienKontxi Bilbao, David Lozano, Nerea Galvez, Mertxe Etxezarreta, Serafin Llamas eta Javier Madrazori, ondoren txostena lantzeko. Alabaina, idazki horrek jasotzen duenez, soilik Lozanok eta Galvezek igorri dituzte euren bertsioak.
Nolanahi ere, ikerketa txostena argia da Arabako aferaren inguruan. EBko zuzendaritzak frogatutzat jo du alderdiaren organoei bizkar emanda negoziatu zirela karguak eta dirua EAJrekin, eta «B mahaiaren» negoziazioak Madrazoren eta Llamasen agindupean egin zirela. Arabako bi biltzarkideak horren jakitun zirela dio alderdiak, baina ez zutela negoziazio horietan esku hartu. Halaber, EAJrekiko negoziazioen porrotaren ostean Arabako EBk militanteen artean deitutako erreferendumera «bermerik gabe» eta aurrez informazioa helarazi gabe egin zela kritikatu du.
Hori horrela, alderdiak ondorioztatu du «negoziazio paraleloa» egin zela Araban, «etika politikotik» kanpoa izan zela eta erabaki haren ondorioz PPren esku geratu zela Arabako Aldundia.
Erabaki horrek Ezker Batuaren militantziari, urtetako ibilbideari eta irudi publikoari egindako «kaltea konponezina» izan daitekeela aitortu du alderdiak.Hala, barkamena eskatu die arabar denei, eta bereziki EBko boto-emaileei.
Kritikoak Aranaren kontra
Bien bitartean, Ezker Batuko sektore kritikoaren kideek Aranaren aurka gogor jo dute. Aranari «jazarpena, garbiketa eta sorgin ehiza» egitea leporatu diote, bai eta «irudi kanpaina» egitea ere. Arabako afera eztabaidatzeko gaitasuna gaur biltzekoa den Kontseilu Politikoak baino ez duelaazpimarratu dute, halaber.
EBko militante batek, gainera, Aranaren aurkako ikerketa zabaltzeko eskatu du, uste duelako alderdiko «kutxa bakarra» apurtu duelalegebiltzarkide gisa jasotzen dituen ordainsaririk ez diolako ematen alderdiari. Estatutuak ez dituela bete dio militanteak.
EBko zuzendaritzak aktak uzteko eskatu die Arabako bi biltzarkideei
Mikel Aranak Arabako aferaren inguruan egindako txostenean Madrazo eta LLamas egin ditu erantzule
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu