euskal herria

Ebro ibaia bere bidetik atera da Castejon parean

N-113 errepidea itxi dute. Gauerditik aurrera ibaiak gainezka egin dezake berriz.

2013ko martxoaren 30a
20:50
Entzun

Ebro ibaiak Castejonen sei metroko altuera hartu du gaur eta N-113 errepidea itxi behar izan dute. Gauerditik aurrera ibaiak berriz gainezka egiteko arriskua dago, eta alerta egoeran daude. Goizaldeko 03:00ak aldera izan daiteke une kritikoena. Gau osoan uholde txikiak izateko arriskuan daude honako herriak: Tutera, Fontellas, Ribaforada eta Buñuel. Hala ere, urtarrilean eta otsailean izan ziren uholdeak baino txikiagoak izango direla esan du Nafarroako Larrialdi Agentziak.

Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, Arga ibaian, Iruñea aldean, ez dago arazorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.