Edanda zihoala pertsona bat hiltzeagatik, zigorra gidari bati

2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Hiru urteko espetxe zigorra jarri dio Gipuzkoako Auzitegiak 2007an auto istripuz pertsona bat hil eta beste lau larri zauritu zituen pertsonari; edanda gidatzen ari zen. Aurrez, gidariari bi urteko zigorra jarria zioten, trafikoaren segurtasunaren kontrako delitua, arduragabekeria larriagatiko heriotza eta lau lesio deliturengatik. Helegitea jarri zuten kaltetutakoek, eta horren emaitza da oraingo sententzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.