Edesako langileak: "Gauza bat da titularra, eta beste bat hori gauzatzea"

2013ko azaroaren 7a
12:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Itxialdiarekin jarraitzea erabaki dute Basauriko plantako beharginek, lantegi horretan beharrean hasten diren arte. Bizkaiko Foru Aldundiak hiru milioi euroko bermea jarriko duela jakin eta gero, Basauriko lantokiko beharginek uste dute neurri hori "behin-behineko irtenbidea" dela.

Ernesto Perez Edesako langileen bozeramaileak esan du "autonomo, enpresa txiki eta ertain eta lankide asko" daudela irtenbide baten zain, eta elkartasuna adierazi die haiei, "hori delako kooperatibismoa".

"Xehetasun gehiago" ezagutzeko zain daude beharginak; "Gauza bat da titularra, eta beste bat hori gauzatzea", esan du Perezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.