hondaKINAK

Egibarrek Garitanori galdegin dio konfiantza mozioa eska dezala Batzar Nagusietan

EAJko GBBko presidenteak uste du hondakinen auziko atzoko zentsura mozioa dela-eta foru gobernuak berdin segitzen badu, ahaldun nagusiak jakin beharko lukeela Gipuzkoako batzarkideen konfiantza baduen ala ez.

2012ko uztailaren 7a
18:24
Entzun

Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak Gipuzkoako Batzar Nagusietan konfiantza mozioa eskatzeko galdegin dio Martin Garitano (Bildu) ahaldun nagusiari. Izan ere, Egibarren arabera, hondakinen auzia dela-eta atzo EAJren, PSE-EEren eta PPren botoei esker Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren aurkako zentsura mozioa aurrera atera ondoren foru gobernuak berdin jarraitu nahi badu, Garitanok jakin beharko luke Batzar Nagusien konfiantza baduen ala ez. 

Egibarren ukatu egin du EAJk Bilduren aurkako frontea osatu duela PSErekin eta PPrekin. "Hori horrela balitz, Garitano ez zatekeen ahaldun nagusi, ezta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ere".

Jose Antonio Pastor PSEko kidea eta Laura Garrido PPkoa prest azaldu dira EAJrekin batera Garitanoren kontrako zentsura mozioa aztertzeko.

Juanjo Agirrezabala EAko kideak hiru alderdi horiei Bilduren aurka aritu izana egotzi die. "Buruan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpaina-aurrea baino ez dute, ez hondakinen kudeaketa".

Radio Euskadin izan dira laurak, goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.