Egigurenek eskaera bat egin du, Otegiri espetxera bisita egiteko

PSE-EEko presidenteak dio Otegi kartzelan izateak haren figura politikoa sendotzen duela

Erredakzioa
2012ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Arnaldo Otegiri bisita egin nahi diola esan du Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak. Logroñoko (Espainia) espetxean dago hura, eta baimena eskatu du horretarako. Bisita hori onartu ahal izateko, Otegik berak ere egin behar du eskaera. Ezker abertzaleko kidea askatzea ere galdegin du Egigurenek. Haren esanetan, espetxean mantentzeak haren figura politikoa sendotzen du, eta, bere ustez, horrek mesede egiten dio lehendakari izateko balizko hautagai moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.