'Egin' egunkariaren agiri funtsaren %40 baino ez dago ikertzaileentzat erabilgarri

BILBO. Euskadiko Artxibo Historikoan dago Egin-en agiri funtsa, Bilbon, egunkariak Hernanin zuen egoitzatik eraman ostean. Mikel Aizpuru Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondareko zuzendariak adierazi duenez, instalazioak «erabat abandonatuta» zeuden, eta, beraz, «funtsaren % 40 baino ez dago ikerketa lanetarako erabiltzeko moduan». Espainiako Auzitegi Nazionalak 1998an itxi zuen kazeta, eta Jaurlaritzak iazko abenduan lortu zuen auzitegi horren baimena material horren ardura bere gain hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu