Datuak

Egun bakarrean atzemandako positiboak, abuztu hasierako datuen pare

Osakidetzak eta Osasunbideak 261 COVID-19 kasu detektatu dituzte igandean. 6.000 proba egin dituzte, eta %4,3 da positiboen ehunekoa.

Gurutzeta ospitaleo gela bat, artxiboko irudi batean. ANDONI LUBAKI, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 8a
13:28
Entzun

Azken zazpi hilabeteetako kasu gutxien zenbatu dute Hego Euskal Herrian COVID-19a detektatzeko egindako testetan: 261 izan dira, zehazki. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, joan den abuztuaren 4tik aitzina erregistratu den daturik apalena da hori. Hala eta guztiz ere, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin ziren igandean (6.119), eta, beraz, positiboen kopurua txikiagoa izan arren, aurreko egunen parekoa izan da egun bakarrean egindako testen gaineko positiboen ehunekoa; atzoko proben %4,3k eman dute positibo. Larunbatean ere %4,3 izan zen ehunekoa, 7.000 proba inguru eginĀ eta 315 kasu zenbatuta.

Hegoaldeko lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian 116 kasu positibo atzeman dira; Gipuzkoan, berriz, 64 izan dira; Nafarroan 47 zenbatu dituzte, eta Araban, 32.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.