Ez da giro atzo eta gaur Euskal Herrian, denboraleagatik, eta asteartea bitartean ere halako eguraldia izango da: haizea, euria eta hotza. Eta elurra ere bai. Mendietan bada elurrik, eta gaur eguna bukatzerako 300 metrora jaitsiko dela iragarri dute. Barrualdean bi graduko tenperatura izango da eta kostan bostekoa. Haizea ehun kilometro orduko abiaduran ibiliko da.
Belaguako (Nafarroa) errepidea itxita dago 22. kilometrotik, eta Aralarko San Miguelekoa ere bai 4. kilometrotik, Baraibarren (Nafarroa). Horretaz gain, besteak beste, Artesiaga, Egozkue, Opakua, Zaldiarain, Kurtzeta, Etxegarate, Deskarga, Urkiola edota Altube mendateetan, eta A-15 autobidean elurra ari du,.
Denboralearen ondorioz errepideetan arazoak izaten ari dira. Irun (Gipuzkoa)eta Iruñea arteko N-121 errepidean lur-jausiak izan dira, esaterako.
Atzo elur-bisutsagatik Larrako tunelean zazpi lagun euren autoetan harrapatuta geratu ziren, eta Guardia Zibilak erreskatatu zituen, Zaraitzun (Nafarroa).
Eguna bukatzerako elurra 300 metrora jaitsiko dela iragarri dute
Asteartera arte haizea, euria, elurra eta hotza izango dira. A-15 autobidean, kasu, elurra ari du. Atzo zazpi lagun euren autoetan harrapatuta geratu ziren Larrako tunelean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu