Funtsean, joan den otsailaren 20an 'Egunkaria' ixteko eta haren jardunak eteteko eman zituen argudio bertsuak eman ditu orain Del Olmo epaileak neurri horiek beste sei hilabetez luzatzeko; hau da, kazeta horrek ETArekin harremana zuela. Gainera, Del Olmoren arabera, Guardia Zibilaren operazioaren bidez eskuratutako dokumentazioak eta atxilotutako bederatzi lagunen "deklarazioek" berretsi egiten dituzte itxiera agintzeko sumatu zituen delitu zantzuak.
Atxilotu zituzten bederatzi lagun horiek Guardia Zibilaren esku inkomunikatutaegon ziren epean torturatu egin zituztela edo tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten. Del Olmok bere argudioak berresteko erabili dituen "deklarazioak"inkomunikazio epe horren ondoren jasotakoak dira.
Joan den otsailaren 20an plazaratu zuen Auzitegi Nazionaleko epaileak aurreneko itxiera autoa, sei hilabetekoa. Beraz, datorren abuztuaren 20an amaitzen zen itxiera. Herenegun, epe hori luzatu edo ez erabakitzeko bista egin zen Madrilen, Auzitegi Nazionaleko egoitzan. Fiskalak beste sei hilabetez itxiera luzatzea eskatu zuen; 'Egunkaria'-ren ordezkari legalak eta abokatuak, berriz, irekitzeko eskatuzuten.
Jose Mari Elosua 'Egunkaria'-ren abokatuak argudiatu zuenez,ixteko eta jardunak eteteko agindua bidegabea da; batetik, 'Egunkaria''-k bere burua babesteko aukerarik ez duelako izan prozesu guztian. Bestetik, prentsa askatasunerako eta enpresa askatasunerako eskubideak urratzen direlako.
Halaber, une honetan,'Egunkaria' itxita eta haren jardunak etenda mantentzeko neurria "zentzugabea" dela esan zuen Elosuak. Izan ere, itxieraagintzeko 'Egunkaria'-k jarduera delitiboak aurrera eraman dituela azaldu zuen Del Olmo epaileak. Abokatuaren iritziz, gaur egun, arrazoi hori baliogabetuta dago, 'Egunkaria' enpresa gisa "hilda" baitago, eta langilerik ez baitauka. Beraz, inoiz deliturik egitekotan ere, orain ezinezkoa dela agertu zuen Elosuak.
Euskal komunikabideen aurkako erasoak
'Egunkaria'-ren itxiera beste sei hilabetez luzatzea erabaki du Del Olmo epaileak
Fiskalaren eskaera aintzat hartu eta 'Egunkaria'-ren itxiera beste sei hilabetez luzatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak. Horrenbestez, itxita eta jarduna etenda segituko du 'Egunkaria'-k. 66 orriko autoa plazaratu du itxiera agintzeko Del Olmok, eta, besteak beste, Guardia Zibilaren operazioaren bidez eskuratutako dokumentazioak eta atxilotutakoen "deklarazioek" itxiera agintzeko sumatu zituen delitu zantzuak berresten dituztela esaten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu