Euskarazko irakaskuntza

Eguraldi txarrak helburuak betetzea eragotzi diela-eta laguntza eskatu du Enkarterrietako ikastolak

Ibilaldian 100.000 lagunek parte hartzea espero zuten antolatzaileek, baina ekaitzen eta euriaren ondorioz, kopuru horretatik urrun geratu ziren.

2007ko maiatzaren 21a
10:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Etsitu samar mintzatu dira gaur aurtengo Ibilaldliaren antolatzaileak, Enkarterreitako Zubi Zaharra ikastolakoak. Izan ere, ekaitzek eta euriak zapuztu zieten atzoko eguna, eta espero zituzten 100.000 parte-hartzaileetara ez dira hurbildu. Ondorioz, ez dute bildu aurreikusitako dirua, Zubi Zaharra ikastolako bigarren hezkuntzako eraikin berria ordaintzen lagunduko diena.

Hori dela eta, laguntza eskatu dute, eta atzo joan ezin izan zutenek dirua emateko bi kontu zabaldu dituzte. Honakoak:

BBK 2095 011460 9107570540

Euskadiko Kutxa 3035 010420 1040043202
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.