Eguzki-lore olioa ez kontsumitzeko gomendioa egin dute

2008ko apirilaren 26a
13:41
Entzun
Osasunerako arriskurik ez dagoen arren, eguzki-lore olioa ez kontsumitzeko gomendatu dute Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta Espainiako eta Frantziako Osasun ministerioek. Izan ere, otsailetik aurrera Ukrainatik sartu den olio sorta bat kutsatuta egon daiteke. Hala ere,lasaitasunerako mezua helarazi nahi izan dute, jatorria dela-eta kutsatuta egon litekeen olio gehiena elikadura katetik kanpo edo ateratzeko bidean dagoela nabarmendu baitute.

Dagoeneko kontsumitu duten lagunei ere lasaitasunerako deia egin diete, kutsadura mailak «gutxienekoa» direla eta osasunarentzat arriskurik ez dagoela gehituz.

Ukrainatik Europako herrialde gehienetara merkaturatu da eguzki-lore olioa. Herenegun Frantziako Gobernuak eman zuen kutsaduraren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.