EH Bilduk dei egin du mobilizaziora urriaren 12rako

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. EH Bilduk manifestazio bat egingo du urriaren 12an, Hispanitatearen Egunez, adierazteko «euskal gizartearen zati handi batek ezer gutxi» duelaospatzeko egun horretan. Martxa Iruñean egingo dute; Antoniutti parketik abiatuko da, 17:00ean, Bagoaz lelopean. Anaitasunan amaituko da, eta ekitaldi politiko bat egingo dute bertan. Mertxe Aizpurua diputatuak eta Bakartxo Ruiz indar subiranistako Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak azaldu dutenez, manifestaziora joan daitezen dei egin diete «herritarrei ziurtasun eta ongizate maila handiagoa ematea ahalbidetuko duen proiektu politikoa gauzatu ahal izateko, gure herriak burujabetza handiagoa behar duela sinesten duten euskal herritar guztiei».

Bestalde, Sortuk elkarretaratzeak antolatu ditu urriaren 1erako, Katalunian eginiko autodeterminazio erreferendumaren urteurrenean, herrialde horri elkartasuna adierazteko. Bilbon, Arriaga plazan jarri dute elkartzeko ordua, 20:00etan; Donostian, Artzain Onaren plazan (19:00); eta Gasteizen, Andre Maria Zuriaren Plazan (19:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.