Euskal Herria Bilduk gaur jakinaraziko du nor izango den Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako aurkeztuko duen Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia.
Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatutako koalizioak Bilbon agerraldia iragarri du, lehendakarigaia aurkezteko. EH Bilduren izenean Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohiak hartuko du hitza, eta lehendakarigaiak ere hitz egingo du.
Indar ezkertiar eta subiranisten koalizioaren baieztapen ofiziala falta den arren, dagoeneko lau haizetara zabaldu da Laura Mintegi (Lizarra, 1955) izango dela. Atzo, hainbat hedabidek eta berri agentziak ziurtzat zuten bera izango dela EH Bilduren apustua.
Laura Mintegi Historian lizentziaduna eta Psikologian doktore da, eta urteak daramatza EHUko irakasle lanetan, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean.
Idazle ere bada; hainbat eleberri ditu publikatuta, besteak besteBai... baina ez, Legez kanpo, Nerea eta biok, Sisifo maite minezedo Ecce homo. Euskaltzaindiko urgazle da, eta duela urte batzuetatik Euskal PEN klubeko lehendakaria.
EH Bilduk gaur aurkeztuko du Jaurlaritzarako lehendakarigaia
Indar ezkertiar eta subiranisten koalizioak Bilbon egingo du agerraldia bere hautagaiarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu