EH Bilduk itun bat nahi du emakumeen eskubideen alde

Irati Urdalleta Lete.
2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxoaren 8a izango da laster, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta EH Bilduk agerraldia egin zuen atzo; Hondarribian (Gipuzkoa) bildu ziren koalizio subiranistako emakumeak, eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak proposamen bat egin zuen lurralderako: emakumeen eskubideen aldeko itun bat egitea. Besteak beste, soldata arrakalarik ez egotea, zaintzaileen lan baldintzez aritzea eta aginte organoetan emakumeak eta gizonak parekaturik egotea du helburu.

Mugimendu feministaren mobilizazioekin bat egin dute, eta hark Martxoaren 8rako proposatu duen gaiari ere heldu diote. Hala esan du EH Bilduko idazkari feminista Oihana Etxebarrietak: «Zaintzak ez dira pertsonalak, politikoak baizik. Emakumeengan utzitako ardura politikoa, kolektiboa eta gizartearena dela azpimarratu nahi dugu, eta horri esker aberastu diren gizonena eta enpresena bereziki».

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izan du hizpide Eider Mendozak ere, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak. Ziurtatu du konpromisoa duela lanean jarraitzeko «benetako berdintasuna» lortu arte. Haren esanetan, orain arteko bideari jarraitu behar diote, Gipuzkoan «aurrerapen garrantzitsuak» egon baitira berdintasun gaietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.