POLITIKA

EH Bilduk urriaren 15erako zehaztuko du zein alderdirekin osatzen duen Europako bozetarako koalizioa

2014ko maiatzean izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak. EAko idazkari nagusiaren esanetan, Espainiako Estatuko beste alderdi batzuekin hizketan ari da EH Bildu, koalizio zabalagoa osatzeko.

jon olano
2013ko abuztuaren 31
20:37
Entzun

Sortu, Aralar, Alternatiba eta EA ez dira bakoitza bere aldetik aurkeztuko Europako Parlamentuko hauteskundeetara, EH Bildu koalizioan baizik. Hala baieztatu dio Efe berri agentziari Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. Haren esanetan, lau alderdiak datorren urteko maiatzeko bozetara koalizioan aurkezteko erabakia hartuta dago jada, eta Espainiako Estatuko beste alderdi batzuekin ari dira hizketan, hauteskunde koalizioa zabalago bat osatzeko asmoz.

EA eta Aralar ALE Europako Aliantza Librean aurkeztu ziren 2009ko hauteskundeetan, besteak beste Kataluniako ERCrekin eta Galiziako BNGrekin koalizioan. Batasuna legez kanporatuta zela, ezker abertzaleak Iniciativa Internacionalista koalizioarentzat eskatu zuen botoa. Alternatiba, berriz, alderdi gisa eratzeko prozesuan zen 2009an.

Urriaren 15erako erabakiko dute EH Bildu beste alderdi batzuekin koalizioan aurkeztuko den. Izan ere, proposamena egin zion CUP Kataluniako alderdiak Sorturi elkarrekin aurkezteko, baina erabakia "EH Bildu bezala" hartuko dutela erantzun zuen Sortuk.

CUP "lehentasunezko aliatua" eta EH Bildu "apustu estrategikoa" direla esan du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak Twitterren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.