Politika

EHAKren Legebiltzarreko taldearen balizko desegitea Mahaiak erabaki beharko du

PSE-EEk, PPk eta EHAK-k berak atzera bota dute eskumen hori Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren esku uzteko Hirukoaren proposamena. Espainiako Auzitegiek taldea desegiteko agintzen badute, =i Atutxa auziaren=i modukoa errepika daiteke.

2008ko maiatzaren 6a
10:58
Entzun
Jaurlaritzako hirukoak, EAJk, EAk eta EBk, Eusko Legebiltzarreko araudia aldatzeko egindako proposamena atzera bota dute PSE-EEk, PPk eta EHAK-k. Hirukoak proposatu du Legebiltzarreko taldeen desegiteaz erabakitzeko eskumena osoko bilkuraren esku lagatzea, eta ez Mahaiaren ardurapean, orain arte bezala.

Espainiak azitegiek EHAKren kontrako auzibideak hasi dituztela-eta egin du proposamen hori hirukoak. Izan ere, alderdi hori legez kanporatzen badute Legebiltzarreko taldea ere desegiteko agin dezakete, eta horrenbestez, Atutxa auzia errepika daiteke.

Presazko Arautze Batzordean ezbaidatu dute gaur goizean hirukoaren proposamena, eta, era berean, EHAK-k hari egindako zuzenketa. Zuzenketa horrek osoko bilkurak taldeen desegiteaz erabaki ahal izateko zenbait baldintza ezartzen ziren. Azkenean, ordea, ez proposamena ez zuzenketa ez dira aurrera atera. Proposamenak hirukoaren aldeko botoak jaso ditu, eta PP, PSE eta EHAKren kontrakoak. Zuzenketaren kasuan, berriz, EAren babesa jaso du EAHK-k, abstenitu egin dira EAJ eta EB, eta kontra bozkatu dute PSE-EEk eta PPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.