EHUk esan du ordezko irakasleen arazoa konpontzeko «aukera bat» ireki dela

Bilera izan du Eva Ferreira errektoreak unibertsitateen arloko Estatu idazkari Juan Cruz Cigudosarekin eta Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren 80. artikulua aldatzeko eskatu dio, ordezko irakasleak lanaldi osoan kontratatu ahal izateko.

(ID_13173573) Protesta Gasteizen
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta EHUko errektore Eva Ferreira elkarri eskua ematen, eta haiei begira langileak protestan, ikasturte hasierako irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
arantxa iraola
2024ko otsailaren 23a
19:00
Entzun

Hilabeteak dira EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek mobilizazioetan ari direla lan baldintza «kaskarren» aurka. Lehengo astean bertan, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek protestara deitu zuten «prekarizazioaren» aurka. EHUko errektoretzaren eta Jaurlaritzaren «egoskorkeria» salatu zuten, eta irakasle eta ikertzaileak grebara deitu zituzten martxoaren 6rako eta 12rako. Sindikatuen protestarako motiboetako bat, horra: Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa indarrean sartu zenetik ordezko irakasleei ez zaie osoko jarduna aitortzen, eta «miseriazko soldatak» ordaintzen dizkiete. Gaur EHUk prentsa ohar bidez jakinarazi du, ordea, ordezko irakasleen arazoa konpontzeko «aukera bat» ireki dela.

Bilera izan du Eva Ferreira errektoreak unibertsitateen arloko Estatu idazkari Juan Cruz Cigudosarekin eta Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren 80. artikulua aldatzeko eskatu dio, era horretan ordezko irakasleak lanaldi osoan kontratatu ahal izateko. Gipuzkoako campuseko errektoreordetzan izan da bilkura. Bestelako «legegintza gaiez eta kontu instituzionalez ere» aritu direla esan dute EHUko komunikazio iturriek, eta bileraren amaieran egin duela berriz errektoreak, aurrez ere egin izan duen eran, legean aldaketa hori egiteko eskea.

EHUko buruek uste dute lege aldaketa egingarria dela, eta horregatik eraman dute aukera hori mahai gainera. «Espero dezagun aukera hori laster sortzea», adierazi du Ferreirak. Gainerakoan, oraingo egoeran, EHUren arabera, «esplizituki» debekatzen du langile horiei osoko jarduneko kontratuak egitea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.