Geroa zugan leloa zabaltzen ari dira, Berriaren hamabosgarren urteurrenaren harira, kazetaren geroa ziurtatzeko: administrazioei eta herritarrei dei egin diete. Irudian, Beatriz Zabalondo BERRIA Taldeko lehendakariarekin, EHUko arduradunak: Nekane Balluerka errektorea, Agustin Erkizia Gipuzkoako campuseko errektoreordea eta Antonio Casado Unibertsitate Hedakuntzarako zuzendaria.
Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA berri taldea osatu zuten. Hamabost urte betko ditu BERRIAk 2018an, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.
[YouTube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/YouTube]