Gizonezko bat eskopeta batekin sartu zen atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, 19:00ak aldera. Zientzia eta Teknologia fakultatean sartu zen, eta tiroka hasi zen; kontatu dutenez, 40 tiro inguru eman ditu, fakultatearen barrenetik eta leihoetako kristalak zulatu zituen. Gertatutakoaren berri izandakoan, Ertzaintza bertaratu zen campusera, eta ordubetera gizona atxilo eraman zuten; suzko arma batekin mehatxuak egitea eta kalteak eragin izana leporatuta atxilotu zuten. Emandako datuen arabera, erasotzailea 21 urteko gazte bat da. Halaber, argitu dutenez, ez da zauriturik izan; kalte materialak baizik ez dira izan.
Unibertsitateak zabaldu duenez, tiratzailea hango ikaslea da, eta «espediente onekoa».
Polizia abisua jaso eta minutu gutxira bertaratu zen campusera. Egoera kontrolatzeko ahaleginean, eremutik alde egiteko eskatu zieten bertan ziren ikasleei, campusa hustu zuten, eta ikasleek debekatuta izan zuten eraikinean sartzea. Hainbat minutuz, anabasa izan zen nagusi, jendeak informazio nahasia izan baitu gertatzen ari zenari buruz.
Erasoa gertatu den momentuan campusean ziren zenbait gaztek sareen bidez zabaldu zuteb informazioa. Ziurtatu zutenez, ziurgabetasuna zen nagusi.
Acaba de entrar un tio con una escopeta en el campus de Leioa. Estaa la Ertzaina echando a todos los alumnos del campus. Nadie sabe qué está pasando. pic.twitter.com/Z6DgeheDm8
— Samu Valcárcel (@samuvalcar) October 13, 2021
Tiroketa gertatu eta ordu batzuetara, Eva Ferreiro EHUko errektoreak ere lasaitasun mezua zabaldu zuen Twitter bitartez.
Gaur Leioako Campusean izan den gertakari larriaren ostean, lasaitasun mezua helarazi nahi diogu unibertsitate komunitateari. Era berean, zauriturik izan ez dela ziurtatzen dugu.
— Eva Ferreira García (@EFErrektore) October 13, 2021