Unibertsitatea

EHUko irakasleen greba erabatekoa da, sindikatuen arabera

Soldata handiagoak eskatzeko lanuztera deitu dituzte irakasleak EHU Euskal Herriko Unibertsitateko sindikatu guztiek. Greba "erabatekoa" izan dela nabarmendu dute, eta gaur ez dela eskolarik eman EHUn. Lanuzteak jasotako erantzunak "negoaziaziorako eszenatoki berria" zabald duela iritzi diote.

2006ko maiatzaren 15a
15:01
Entzun
Urtean 6.000 euroko soldata igoera eskatzen dute EHUkoirakasleek, besteak beste, bigarren hezkuntzakoek eurek baino gehiago irabazten dutela argudiatuta. Irakasleen iduriko ez dute beren lanari dagokion soldata jasotzen. Guztira 4.200 irakasle daude lanuztera deituak, eta lehen aipatu bezala, jarraipena "erabatekoa" dela agertu dute sindikatuek. Unibertsitateko iturriek, berriz, matxoaren 29an egin zutena baino apalagoa izan dela adierazi dute.

Nolanahi ere, EHUko sindikatu guztiek bat egin dute deialdiarekin: CCOO, LAB,EILAS, ELA, UGTeta CSIFek, eta 50.000 bat ikasleri eragin die. Gainera, bihar ere lanuztea egiteko asmoa dute.

Jose Inazio Perez Iglesias EHUko errektorea gaia aztertzeko prest agertu zen joan den astean; hitzak barik ekintzak eskatzen dizkiote irakasleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.