Ehunka atxikimendu, bi hilabetean

2011ko urtarrilaren 8a
15:37
Entzun
Azaroaren 13an manifestatzera deitu zutenetik, egunetik egunera deialdiak atxikimendu ugari jaso ditu, bai eragileenak, bai norbanakoenak. Alderdien artean, Abertzaleen Batasunak, ezker abertzaleak, EAE-ANVk, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak eman dute atxikimendua. Sindikatuen artean, berriz, ELAk, LABek, Hiruk, EILASek eta EHNEk. BERRIAko langileek ere manifestazioan parte hartuko dutela iragarri zuten.

Horiez gain, beste arlo askotako hainbatek ere adierazi dute bat egiten dutela. Horien artean daude Etxerat, Herria 2000 Eliza, Kakitzat, Torturaren Aurkako Taldea, Askapena, Komite Internazionalistak, AHTaren Aurkako Asanblada, Esait eta Sortzen-Ikasbatuaz, baita Realeko zortzi futbolari, Gipuzkoako Arraun Federazioa eta Herri Norte, Abertzale Sur eta Indar Baskonia jarraitzaile taldeak ere. Abokatu talde zabal batek ere atxikimendua eman zuen, baita osasun arloko langileek ere. Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertso txapeldunak ere bat egin du manifestazioarekin, baita Berri Txarrak, Betagarri, Anestesia, Kaotiko eta Des-kontrol musika taldeek ere.

Euskal Herri osotik iritsi dira atxikimenduak bi hilabete hauetan, herri eta auzo askotatik. Eta atzerritik ere iritsi dira, besteak beste Herrialde Katalanetatik, Espainiatik, Danimarkatik, Irlandatik, Italiatik, Alemaniatik, Txiletik, Argentinatik, Uruguaitik eta Venezuelatik. Horiek guztiak bildu dituzte deitzaileek euren webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.