Ehunka ekitaldi egin dira asteburu honetan Euskal Herrian barrena, Josu Uribetxebarria eta gaixotasun larri bat duten gainontzeko hamahiru presoak aske utz ditzatela eskatzeko. Hirurogeita hamar herritan baino gehiagotan egin dira mobilizazioak, Herrira mugimenduak jakinarazi duenez. Horietako askotan, 24 eta 48 orduko baraualdiak egin dituztelaurehun lagun inguruk.
Asteburuan, Euskal Herri osoko kale eta plazetan entzun ahal izan da Uribetxebarria eta gaixorik larri dauden presoak aske uzteko aldarria. Donostiako Ospitalean,24 lagun daude gose greba mugagabean; horien artean, Garbiñe Errekondo eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuko kideak (Bildu). Batzuek bi astetik gora daramate baraurik. Donostian bertan, beste ehun bat pertsonak egin dute baraualdia.Iruñean, berrogei lagun batu dira baraualdira, eta Barakaldon, hamabost, Gurutzetako Ospitale aurrean. Beste hamaika herritan bezala, Gasteizen, Baionan, Donibane Garazin, Larrabetzun, Etxarrin, Zumaian, Hondarribian, Oñatin, Basaurin eta Usurbilen ere izan dira baraualdi eta mobilizazioak. Azken horretan, Mertxe Aizpurua alkateak eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak ere hartu dute parte. Arrasaten, Uribetxebarriaren jaioterrian, manifestazioa egin zuten ostiralean zortziehun bat lagunek. Hainbat herritan etengabeak izan dira manifestazio, elkarretaratze, eskuorri banaketa, batzar, eta abarrak.
Nazioartetik ere iritsi dira preso gaixoen egoera salatzeko etaelkartasuna adierazteko mezuak: Irlandatik, Saharatik, Boliviatik, Argentinatik...
Atarrabiako itxialdia, salatua
Atarrabiako udaletxean egindakoitxialdia salatu egin du Carmen Albak, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak. Udaletxean hartu zuten aterpea baraualdia egin zuten hamabost lagunek, eta horri buruzko txosten bat bidaliko du Albak Espainiako Auzitegi Nazionalera. Pedro Jose Gastearena alkateak (Bildu) «harrituta» hartu du berria, eta azpimarratu du itxialdian ez dela istilurik izan. «Ez dut ulertzen nola sor litekeen polemika halako gai batekin», gaineratu du.
Euskal presoak
Ehunka ekitaldi egin dira asteburuan herriz herri
400 lagunetik gora izan dira baraualdian, Uribetxebarria eta larri diren presoak aska ditzatela eskatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu