Azpiegiturak

Ehunka lagun atera dira kalera Donostiako metroaren aurka

Sator Alaia plataformak deituta, manifestazioa egin dute eguerdian, metroari buruzko galdeketa egin dadila eskatzeko.

Ehunka lagun bildu dira Donostiako metroaren aurkako martxan. BERRIA
2016ko ekainaren 18a
13:05
Entzun

Orotara, 800dik gora lagunek egin dute bat Donostiako metroaren proiektuaren aurka. Sator Alaia herri plataformak deitu du manifestaziora, egitasmoari buruzko kontsulta eskatzeko. Jadanik, 3.500 sinadura bildu dituzte helburu horrekin, baina atxikimenduan jasotzen jarraitzen dute: "Abenduan iragarri genuen auzi honetan ez dutela gardentasunez jokatu, ez diotelako herriari bere iritzia galdetu. Sei hilabete igaro dira, eta okerrago gaude".

Plataformak salatu du Jaurlaritzakoek ez diotela erantzun haiekin biltzeko eskaerari, eta ohartarazi dute parte hartzea ez dela mugatzen lau urtean behin botoa ematera: "Metroaren lanak ere erabaki politikoa dira". Hala, "gezurretan" aritzea leporatu diete agintariei: "Esaten dute 40.000 bidaiari gehiagok erabiliko dituztela Donostiako metroaren geltokiak, baina jakina da Bilbon gehien erabiltzen diren geltokietan ere ez direla inoiz 20.000 bidaiari baino gehiago pilatzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.