Ehunka lagunek salatu dituzte Parisko erasoak Baionan

2015eko urtarrilaren 10a
22:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Bihar Parisen antolatu dutenaren atarian, manifestazioa egin dute Baionan, Ipar Euskal Herriko auzapezek deituta eta eragile ugariren babesarekin.

Jendetza batu da Euskaldunen plazan, Charlie naiz afixak eskuetan. Baionako Herriko Etxean ere jarri dute banderola handi bat, Baiona Charlie da zioena. Parte hartzaileen artean komunitate musulmaneko kide ugari ere ikus zitezkeen.

Baionan ez ezik, ordea, Mauleko Lextarren ere elkarretaratzea egitekoa zuten gaur goizean. Bihar, berriz, jendetza espero da Parisen egingo den mobilizazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.