Hezkuntza

EHUren Medikuntza eta Erizaintza fakultate berria, 2024-2025 ikasturterako

Bilbon egongo da, Basurtuko ospitalearen alboan. 52 milioi euroren inbertsioa egingo dute Eusko Jaurlaitzak eta EHUk.

Balluerka, Uriarte eta Darpon, gaur, fakultatearen proiektuaren aurkezpenean. ARITZ LOIOLA, FOKU
Maite Asensio Lozano.
2018ko abenduaren 15a
07:48
Entzun

Pozik agertu dira gaur Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua: aspaldiko proiektu bat gauzatzera doazela iragarri dute. EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Leioako campusetik (Bizkaia) Bilbora eramango dute, Basurtuko ospitalearen albora. Obrak 2020aren amaieran hastea espero dute, eta azpiegitura 2024-2025 ikasturterako martxan jartzea. Balluerkak adierazi du fakultatea unibertsitate ospitale baten alboan edukitzea "ezinbestekoa" dela sinergiak sortzeko.

32.000 metro koadro izango ditu guztira fakultate berriak. 52 milioi euroren inbertsioa eskatuko dute lanek: Jaurlaritzak 45 milioi jarriko ditu azpiegitura eraikitzeko, eta EHUk zazpi milioi bideratuko ditu ekipamendua erostera eta tasak ordaintzera. Darponek aitortu du egitasmoak "zor historiko bat" kitatuko duela, eta azpiegitura berriak aukera emango duela "ikasle kopurua osasun sistemaren beharretara egokitzeko".

Medikuntza, Erizaintza eta Fisioterapia gradu ikasketak emango ditu EHUk fakultate berrian —Odontologia Leioan geratuko da–, baita osasun zientzietako sei master eta sei doktoretza programa ere. Bertara mugituko dira, era berean, EHUk osasunaren eremuan dituen 34 ikerketa taldeetako hogei.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.