Eider Mendozak esan du «lidergo partekatuak» behar direla

'Emakumeak politikan' izeneko mintegian hartu du parte Gipuzkoako ahaldun nagusiak Yanina Welp ikertzailearekin batera, Donostian.

Sabino Arana Fundazioak eta Next Think laborategia emakumea eta politika izeneko mintegia antolatu dute. Yanina Welp eta Eider Mendoza izan dira hizlari.
Yanina Welp eta Eider Mendoza, erdian, Sabino Arana fundazioko Mireia Zarateren hitzaldia entzuten, saioaren hasieran. SABINO ARANA FUNDAZIOA
gurutze izagirre intxauspe
2024ko urtarrilaren 31
17:38
Entzun

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du datorren aroa «lidergo partekatuena» izango dela, eta gaineratu du emakumeek «ekarpen erabakigarria» egin dezaketela aro horretan. Euskadi Think Next berrikuntza politikoaren laborategiko topaketan egin ditu adierazpenok, Tabakaleran, Donostian. Jardunaldiaren izenburua hauxe izan da: Emakumeak politikan: aldaketa ala jarraipena? Galdera horri erantzuten ahalegindu dira Mendoza bera eta Yanina Welp. Albert Hirschman Centre on Democracy Graduate Institut-eko (Suitza) ikertzaile seniorra eta Andre Politologoen Sarearen sortzaileetako bat da Welp. Ainhoa Novo EHUko ikerlariaren galderei erantzunez saiatu dira gaia ardazten, eta Leire Palaciosen gidaritzapean erantzun diete gizarteko hainbat alorretako gonbidatuek egindako galderei.

Mendozak esan du emakumeen presentzia asko ugaritu dela bai alderdian, bai erakundeetan, duela hogei urtetik hona berak egindako ibilbidea erreferentziatzat hartuta. Baikortzat jo du hori, eta bide horretan egindako aurrerapenak txalotu ditu, hala nola kuota sistema jarri izana emakumeen presentzia bermatzeko. Politika egiteko moldeen inguruan, berriz, hura «humanizatu» beharra aldarrikatu du, «oso gogorra delako esposizio publikoa».

Welpek nazioartean diren zenbait erreferenteri erreparatu die. Eztabaidaezintzat jo du emakumeen parte hartzea areagotzea, eta ohartarazi du hura ondo erregulatu beharrekoa dela. «Aniztasun handiagoa ematen diote eztabaida politikoari, eta aurretik kontuan hartzen ez ziren gaiak txertatu dituzte agenda politikoan». Dena den, esan du emakumeak egoteak ez duela zertan bermatu aldaketa, «ez da auzi biologizista bat, norbera nola sozializatzen den baizik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.