Politika

Eider Zuriarrain eta Euri Albizu absolbitu ditu Auzitegi Gorenak

ETAko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatzen diote. Horrez gain, iaz Auzitegi Nazionalak emandako epaiari helegitea jarri zioten bi lagun aske utzi ditu.

2014ko apirilaren 8a
15:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Atristainekin batera, beste hainbat lagun ere zigortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horietako bat izan zen Ibai Beobide; hogei urteko zigorra ezarri zioten. Beobidek ez zuen helegiterik aurkeztu. Beste bost laguni, berriz, zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zieten: horietatik hiruk helegitea aurkeztu zuten.

Eider Zuriarrain eta Euri Albizuren kasuan Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu, froga faltagatik: poliziei egindako autoinkulpazio aitortzak ez dira nahikoak epailearen ustez. Juan Mari Maizkurrenak ere helegitea aurkeztu zuen, baina zigorra berretsi du auzitegiak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.