Ekaitz Samaniego kartzelatzea ez dutela onartuko ohartarazi dute Gasteizen
Segikoa izatea eta kristal bat apurtzea egotzita, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak
Ehundik gora herritar bildu dira Gasteizko Auzolan frontoian, Ekaitz etxean! Euskal gazteria libre eta legala zioen leloaren atzean egindako agerraldian. Espainiako auzitegiek Ekaitz Samaniego gazte gasteiztarrari ezarritako zigorra salatzeko batu dira. Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri berri dio Auzitegi Gorenak; sei urtekoa Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita, eta bi urtekoa kristal bat hautsi izana egotzita. Onartezina da, herritarren ustez, «adierazpen kritiko oro mututzeko» saioa. Gazteari babesa eman, eta hurrengo egunetan mobilizatzeko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu