Ekarpenak

2014ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1Kontratazio politika. Osakidetzako euskara plana hertsiki betetzeak beharginak berrantolatzea ekarriko luke. Egun lanean ari direnen euskara gaitasuna ezagutu beharko litzateke. Ordezkoei ere eragingo lieke, lanean hasiko diren profesional guztiak elebidunak direla ziurtatu beharko baitu Osakidetzak.

2Euskara maila. Abiapuntu moduan, Kontseiluak B2 maila proposatu du langileei eskatu beharko litzaiekeen gutxieneko euskara gaitasun gisa.

3Sistema informatikoa. Herritar bakoitzaren hizkuntza aukera aurrez sistema informatikoan jasotzeak prozesua erraztuko luke. Hala, egoera ezatseginak saihestuko lirateke, lehen hitza euskaraz egin edo ez pentsatzen aritu beharrean.

4Ikastaroak. Langile finko eta ordezkoen euskara maila egiaztatu ostean, Osakidetzak ikastaroak antolatu beharko lituzke, plangintza iraunkor baten bitartez. Parte hartzea sustatu beharko luke.

5Konfiantzazko postuak. Euskara plana garatzeko, ezinbestekoa da konfiantzazko postuak dituztenen inplikazioa eredugarria izatea. Karguak hautatzean, euskaraz dakiten aintzat hartzeak plangintza samurtuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.