Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Ekologismoa, «XXI. mendeko ezkerraren ikurra»
Ines Sabanes Espainiako Kongresuko diputatu ohiaren babesa jaso du Aitor Urresti Equoko zerrendaburuak, Bilbon eginiko ekitaldi batean. IU utzi eta iazko maiatzetik Equoko batzorde federaleko kide da Sabanes. Politikari madrildarrak azaldu duenez, «ekologia politikoa eta guztientzako demokrazia izango dira XXI. mendeko ezkerraren nortasun ikurrak». Horren harira, esan du Equo dela gaur egun bi ezaugarri horiek uztartzen dituen alderdi «bakarra». Horrekin batera, «alderdien egungo eredua» gainditu behar dela nabarmendu du. «Hauteskunde programa bat ez da berdez margotu behar bakarrik, ekoizpen eta kontsumo ereduak errotik aldatzeko neurrietan sakondu behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu