Herritarrenak ez, enpresarien interesak babestuko ditu Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra ixteko epea luzatuta, Ekologistak Martxan taldearen esanetan. «Zekenkeria da zabalik izatea, ez beharrezkoa». Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soriak jakinarazi du gobernua Garoñak jarraitzearen alde dagoela; 2013an ixteko agindua du zentralak, baina, horren ordez, 2019an zarratzea proposatu dute.
Garoña ixteak ekonomian eragin txarra izango lukeela dio Madrilek. Ekologistek erantzun dute ezetz. Argindarraren prezioa ez dela igoko esan dute, eta Espainia elektrizitatea saltzen ari dela gogorarazi. Energia «zikin eta arriskutsuak» babestea egotzi dio Ekologistak Martxan-ek Soriari.
Ekologistek uste dute Madrilek enpresaburuen alde egin duela Garoña ez itxita
Ekologistak Martxan taldeak dio energiaren ikuspegitik ez dagoela beharrik zentral nuklear hori zabalik edukitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu