ELA-Ertzaintzak dio hainbat legek ez dutela aro berria aintzat hartzen

Sindikatuak salatu du Segurtasunaren eta Poliziaren lege proiektuak «zaharkituta» jaio direla

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
ELA-Ertzaintzak salatu du Segurtasunaren lege egitasmoak eta Poliziaren lege proiektuak ez dutela aintzat hartzen ETAk armak uzteko hartutako erabakia. Bi lege proiektu horiek tramitatzen ari dira egun Eusko Legebiltzarrean, eta ELA-Ertzaintzak hainbat zuzenketa aurkezteko proposatu die talde parlamentarioei. Izan ere, sindikatuak uste du «zaharkituta» sortu direla lege horiek, ez dutelako kontuan hartzen ETAren erabakiaren ostean hasitako aro berria.

ELA-Ertzaintzaren aburuz, Segurtasunaren eta Poliziaren legeak diseinatzerakoan ezin dira bazter batean utzi ETAren erabakiaren ostean zabaldu den abagunea eta egoera berrian Poliziak gizartearen normalizazio prozesuan izan beharko lukeen egitekoa. «Hamarkada luzez biolentzia politikoa eta estatuaren biolentzia izateak bizikidetzari ez ezik, estatuaren jarduera orori ere eragin dio, baita Poliziari ere».

Legeon edukiekin ez dago ados sindikatua. Horien eredua ere «zaharkituta» dagoeladio, Poliziak «men egitea» bilatzen duelako, haren ustez. «Rodolfo Aresek segurtasunaren inguruan duen ikuspuntua polizia jarduera soilera mugatzen da». Prebentziorako diseinurik ez da egin bi legeak landu direnean, eta horrek agerian uzten du Jaurlaritzaren helburua «gizarte kontrola» bilatzea dela, sindikatuaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.