ELA sindikatuak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du bere lan eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina egiteko. ELAko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Adolfo Muñoz sindikatuko idazkari nagusiak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.
[YouTube]https://youtu.be/V6LhhFB0Yig[/YouTube]
Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA Berri taldea osatu zuten. Hamabost urte beteko ditu BERRIAk ekainean, eta, urteurrenaren harira, beste jauzi bat eman nahi du BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.
[YouTube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/YouTube]