ELAk eskatu du Atzerritarren Legea ezerezteko

2023ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELA sindikatuak salatu du hiru urte igaro arte lan baimenak ukatzeak «irregulartasunera eta prekaritatera» kondenatzen dituela migratzaileak. Horregatik, «errotiko aldaketa» exijitu du: «Migratzaileen erregularizazio ez baldintzatua» eta «Atzerritarren Legearen indargabetzea», hain zuzen ere.LAB sindikatuak ere lan esplotazioa eta «migrazioaren kriminalizazioa» amaitzeko beharra azpimarratu du. Euskal Herri osoko erakundeei «konpromiso zehatzak» eskatu dizkie bide horretan: «Itunek eta planek ez digute balio, [...] gero ez badago neurri zehatz eta iraunkorrik pertsona guztientzako justizia, erreparazioa eta enplegu eta bizi baldintza duinak bermatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.