ELA sindikatuak gogor kritikatu du Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak proposatu duen hezkuntza erreforma. «Euskal administrazioek hezkuntzan duten eskuduntzan beste esku sartze bat da», esan du prentsa ohar baten bitartez. Eusko Jaurlaritzak dituen eskumenak oinarrizko legeen bidez mugatzea leporatu dio Espainiako Gobernuari, eta Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Espainiako Hezkuntza Ministerioaren «sukurtsala» bihurtu dutela nabarmendu du.
Horretaz gain, erreforma Espainiako hezkuntza sistemaren beharretara egokituta dagoela gaineratu dute, eta ez Araba, BIzkai eta Gipuzkoara. Gainera, ELAk zehaztu du erreforma egiteko irizpideak «interes ideologikoak» direla.
ELAk salatu du hezkuntza erreformak eskuduntzak urratzen dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu