Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak aurrekontuak onartu dituen egunean, ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek Iñigo Urkulluri egotzi dio "murrizketa isilak" egitea: "Defizit mugak betetzea onartu du, zorrak pagatzea, eta zerga presioa ez handitzea". Adibide gisa lan publikoen kontratazioak aipatu ditu Muñozek. Salatu du prezioaren %40-50 azpitik dauden kontratazioak egiten dituela, "jakinik prezio horrek esan nahi duela langile batek egunean hamabi orduz lan egitea, orduko 5 euro kobratuz".
ELAk Urkulluri egotzi dio "murrizketa isilak" egitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu