Eleak-ek herri harresia eskatu du «iraganeko kriminalizazio jokaeren» aurka

Ohartarazi du lau, bost eta zazpi urterako espetxeratzear direla Bustundui, Astorkizaga, Prieto eta Zuazo gazteak

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
«Euskal Herria garai politiko berri batean murgildurik» dagoenean, Espainiako Estatua iraganeko jarrera erasokorrean iltzatuta dagoela uste du Eleak-ek. Eta herritarrak, «salbuespen egoera eta legedietara ohitu» direla; «modu naturalean» barneratzen dituztela egun ere gertatzen diren «neurrigabeko atxiloketa sistematikoak». Bestelako egoera batera joateko, alde guztien jarrera aldatu beharra dagoela ohartarazi,eta herritarren aurkako erasoen aurrean «herri harresia» eraikitzeko eskatu du: mobilizatzeko.

Bilboko bost gazte bizitzen ari direna plazaratuta egin du eskaera: «Aktibitate sozial eta politikoengatik zigor anakronikoa jasotzeko mehatxua dute». Iraganekotzat duten «kriminalizazio jokaera» salatzeko prentsaurrekoan egon dira horietako hiru, 40 bat herritarren babesarekin: Maialen Zuazok eta Anabel Prietok zazpi eta bost urteko espetxe zigorra jaso dute tortura salaketa gogorrez inguratutako auzi baten ondorioz, eta une batetik bestera espetxeratu ditzakete.

Gaizka Astorkizagari lau urteko zigorra ezarri diote irregulartasunez jositako beste auzi batetan. Espetxeratzear dute hori ere. Alex Bustundui egoera berean dago, eta auzi berean epaitu zuten Alberto Marin, kartzelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.