Irudia. Iruñea
ELEAK-EN MOZIOA ATZERA BOTA DUTE
Atzo Parlamentuan, Eleak-ek bultzatutako mozio bat atzera bota zuten UPN, PP eta PSNk. Mozioan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zitzaion giza eskubide oro bermatzeko, zibil eta politikoak barne. Eztabaidan, UPNko Eradio Espeletak esan zuenez, Espainian ez dagoe epaiketa politikorik eta Patxi Zabaletak keinu egin zion hori gezurra zela esanez. Bakartxo Ruizi, berriz, tristea iruditu zitzaion iraganeko mezuak erabiltzea. Kanpoan, Eleak-ek elkarretaratzea egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu