POLITIKA

Eleak mugimenduak ekitaldi nazional batera deitu du, Iruñerriko gazteen alde

Amaiurren (Nafarroa) egingo dute, uztailaren 27an, 12:00etan, espetxeratzeko arriskua duten bost gazteen alde.

2013ko uztailaren 19a
15:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider Caminos eta Mikel Jimenezek atxilotuak izateko arriskua dute. Azken hori beste auzi batengatik atxilotuta dago. Horiei babesa adierazteko, ekitaldi nazionala iragarri du Eleak mugimenduak. Uztailaren 27an egingo dute, Amaiurren (Nafarroa), eta hainbat eragilek parte hartuko dute.

Eguerdian egin duten agerraldian, herri harresien babesa jaso duten pertsonak izan dituzte gogoan, Ekaitz Samaniegorengandik hasi, eta Urtza Alkortarengana arte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.