Inkesta soziolinguistikoa

Elebidunen portzentajea jaisten ari da Iparraldean

Gazteetatik gorakada nabari da, baina presio demografikoaren eragina nabarmena da: elebidunen kopuruak 51.000 hiztunetan eutsi dio, baina erdaldunak 9.000 gehiago dira bost urtean.

Baxoa euskaraz egiteko eskatu zuten joan den hilean. ISABELLE MIQUELESTORENA
Garikoitz Goikoetxea.
2017ko uztailaren 5a
18:08
Entzun

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako inkesta soziolinguistikoaren datuak jakinarazi dituzte. Biztanleriaren mugimenduek eragin nabarmena dute, datuek bistan jarri dutenez.

1. Ezagutza. Lehen aldiz, elebidunen kopurua ez da jaitsi: 51.000 elebidun daude hiru herrialdeetan. Orain bost urteko inkestan ere kopuru bera agertu zen. Portzentajean dago giltza: hiztun kopuru berarekin, elebidunak biztanleen %21,4 ziren, eta, orain, %20,5. Biztanle kopurua igo egin da Iparraldean: 9.000 erdaldun gehiago daude orain. Gazteen artean euskaldun gehiago dago: 16-24 urterekin, %19 dira euskaldunak, orain bost urte baino puntu bat gehiago.

2. Erabilera. Erabilera trinkoa, erdaraz adina edo gehiago euskaraz aritzen direnen portzentajea, jaisten ari da oraindik ere: %8,1 aritu ohi dira euskaraz, duela bost urte baino 1,5 puntu gutxiago. Gazteen erabilera ere ahula da: 16-24 urterekin %4 jarduten dira euskaraz.

3. Jarrerak. Euskara sustatzeari buruzko jarreraz galdetuta, gehiengoa erdian dago: ez alde, ez aurka. %47,5 daude jarrera horretan. Aurkakoak %17 dira, eta gehiago aldekoak: %35. Beste bi puntu ere bai: gehienek uste dute ezinbestekoa dela umeek euskara ikastea (%52) eta administrazioan sartzen direnek euskaraz jakitea (%51).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.