Aurtengo sanferminek badute kartela. Elixabete Bordonaba iruindarrak egin du, eta herritarrek aukeratu dute bozketa bidez. Kartel lehiaketa emakume batek irabazten duen lehenbiziko aldia izan da, eta errez gailendu da botoen %36a eskuratuta. Bordonabaren kartelak 1.780 boto eskuratu ditu, bigarrenak lortutako 800 botoak aise gaindituz.
Orotara Iruñean erroldatutako 4.964 hiritarrek parte hartu dute bozketan. Aurten 451 kartel aurkeztu ziren, eta horietatik zortzik izan dute bozketa bidez hautatuak izateko aukera. Finalisten artean gehienak euskaldunak izan dira: hiru iruindar eta bi donostiar. Irabazleak esan duenez “oso hunkiturik” dago bere kartelak irabazi duelako. 3.600 euroko saria jasoko du.