Elizak frantziskotar bat zigortu du sexu abusuak egiteagatik

Javier Garrido Goitia teologoa zigortu dute. Hamahiru urtez ezingo du apaiz gisa jardun.

Salestarren ikastetxea, Deustun. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Elizaren sexu abusuen kontrako elkarretaratze bat, Deustun. MARISOL RAMIREZ / FOKU
gotzon hermosilla
2023ko azaroaren 23a
10:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Arantzazuko (Gipuzkoa) probintzia frantziskotarreko eliztar bat zigortu du Eliza katolikoak barne auzibide batean, sexu abusuak egiteagatik: Javier Garrido Goitia frantziskotarra. Zehazki, «mistizismo faltsua» eta «aitortzan eskaera egitea» egotzi diote frantziskotarrari.  Eliza katolikoak azken izendapen hori erabiltzen du apaiz batek, aitortza egiten ari dela baliatuz, norbaiti sexu harremanak izatea proposatzen dionean.

Biktima bik aurkeztu zuten salaketa, adingabeak babesteko eta abusuak prebenitzeko Iruñeko elizbarrutiaren bulegoan. Auzia Elizaren Rotako auzitegiaren esku gelditu zen, eta hark frantziskotarraren kontrako epaia eman zuen maiatzean. Akusatuak helegitea aurkeztu zuen, eta, orain, auzitegiak berretsi egin du zigorra.

Zigorraren arabera, Garridok ezin izango du apaiz gisa jardun 95 urte bete arte. Egun, 82 urte ditu frantziskotarrak. Liburuak eta artikuluak argitaratzea debekatu diote, eta «gidaritza espiritualean» aritzea ere bai.

Iruñeko eta Tuterako elizbarrutiak «elkartasuna» agertu die biktimei, «haien osotasun pertsonal eta moralean kale handia jasan baitute», eta «konpromisoa» adierazi du haren esku dauden neurri guztiak hartzeko, helburu izanik «abusu horiek prebenitzea eta adingabeekin lan egiten dutenak prestatzea abusuak hautemateko eta prebenitzeko».

Garrido Goitia teologo ezaguna da, eta liburu ugari idatzi ditu kristautasunaz, espiritualitateaz eta Arantzazuko santutegiaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.