Elkarretaratzera deitu dute Otegiren alde, Logroñoko espetxean

Gaur zortzi egingo dute, eta Euskal Herriko eta kanpoko hainbat pertsona ezagun eta eragile bilduko dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Euskal Herriko eta kanpoko hainbat pertsona ezagun eta eragilek elkarretaratzea egingo dute urtarrilaren 29an, Logroñokoespetxearen aurrean (Espainia), Arnaldo Otegi askatzeko exijitzeko, atzo ezker abertzaleko buruzagi horren aldeko arnaldotegi.com webgunean jakinarazi zutenez. Elkarretaratzea 12:00etan izango da.

Berrogeita hamar pertsona ezagun inguru bilduko dira Logroñoko espetxera, eta han egingo den elkarretaratzean Alfonso Sastrek idatzitako agiri bat irakurriko dute, webgunearen arabera.

Arnaldo Otegik 830 egun daramatza preso, 2009ko urriaren 13an, ezker abertzaleko beste hainbat kiderekin batera, atxilotu zutenetik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak orduan jarri baitzuen abian Bateragune auzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.