Elkarrizketa aurrerapena. Uria: "Herri bezala heldutasuna erakutsi dugu"

enekoitz esnaola
2014ko ekainaren 4a
17:42
Entzun

Egunkaria-ko bi kasuetan auzipetuta izan da Iñaki Uria: kazetaren itxierakoan eta ekonomikoan. Hona hemen BERRIAk hari egindako elkarrizketaren aurrerapena:

- "Beti esan dugu errugabeak ginela eta, auzi ekonomikoan, instituzioek ere beti esan dute ez zegoela deliturik. Ez dago heldulekurik".

- "Epaileak artxibatu egin du auzi ekonomikoa, eta ez dugu espero Fiskaltzak helegitea edo apelazioa aurkeztea. Euskal gizarteak eta instituzioek ez lukete ulertuko".

- "Bukatu da auzia, baina Egunkaria itxita dago. Hori ezin dugu barkatu. XXI. mendean eta Europan itxi zuten. Gure herri honek gaitasuna eduki zuen beste egunkari bat sortzeko, bost milioi euro jartzeko...; txalogarria. Baina Egunkaria itxita dago".

- "Euskal gizarteari eskerrak eman besterik ez dugu urte hauetan laguntzeagatik. Auzi honetan herri bezala heldutasuna erakutsi dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.