Eduardo Ruiz Erentxunek, Miguel Sanzen defentsa abokatuak, eguerdian eman du jakitera Twitter bidez Eloy Velasco epailearen ebazpena.
El Auto de archivo del juez Velasco lleva fecha de 5 de agosto. pic.twitter.com/9C9tURZMsu
— Eduardo Ruiz de Eren (@EduardoRuizdeEr) August 6, 2015
Iazko ekainean, Velascok lehen aldiz erabaki zuen 'Banca Civica auzia' ixtea, baina Nafarroako Kutxaren inbertsioen inguruko ikerketa Iruñera bidaltzea erabaki zuen. Lehen auto hartan argudiatu zuen CAN fundazioak ez zuela behar besteko informaziorik igorri, eta Iruñeko epaitegiak hartu behar zuela bere gain ikerketa. Alta, azaroan Auzitegi Nazionalaren Zigor aretoak erabaki zuen auzia berriro Velascori pasatzea eta haren esku uztea ikerketa.
Hilabeteotan, Miguel Sanz Nafarroako Kutxako presidente ohiaren eta Enrique Goñi zuzendari nagusi ohiaren ondasunak ikertzeko. Era berean, CANeko administrazio kontseiluko hainbat kide inputatu gisa deklaratzera deitu ditu. Era berean, aurreko urtean egin bezala, Espainiako Bankuari eskatu zion CANeko hainbat inbertsioren inguruko azterketa egiteko. Duela aste batzuk jaso zuen Dino Lopez eta Jose Luis Albasanz teknikariek egindako txostena.
Bertan hainbat kontu polemiko aztertu ditu Espainiako Bankuak: 2010etik 2011ra CANeko kontseilariekin erlazionatutako pertsona eta senideei emandako maileguak; CANek Enrique Goñirekin erlazionatutako sozietateekin egindako inbertsioak; AUNA, Anca Corporate, Ikusi, Guascor-Campo Noble eta Oesia Networks konpainietan egindako inbertsioak: bulegoen zabaltzea eta langileen aurre-erretiroak; higiezin negozioak. Txostenak ia ehun orrialde dietu eta bertan Espainiako Bankuko teknikeriek ez zuten irregulartasunik atzeman.
Ondorio horietan oinarrituta, Velascok auzia ixtea erabaki du. Erreforma edo apelazio helegitea aurkezteko hiru eguneko epea eman du.