Elur-euriak ugari datozela eta, alerten abisua eman dute gaurko eta biharko Erredakzioa Donostia

Elurra mara-mara, atzo, Gasteizko kaleetan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2013ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elurragatik alerta horia ezarrita dago Euskal Herriko barrualdean gaurko eta biharko. Kostan, berriz, koska bat gorago dago kezka: euria erruz botako duela diote meteorologoek, eta Eusko Jaurlaritzako agintariek, neurriak hartze aldera, alerta laranja ezarri dute Gipuzkoa eta Bizkaian. Eta hainbat prozesu abian dira dagoeneko zaparradek ekar ditzaketen ondorioei aurre egiteko. Atzo, esaterako, Donostiako Udalak erabaki zuen Añarbeko urtegia husten hastea. Bizkaiko itsasertzean ere arduratuta daude. Getxoko eta Bilboko udalek krisi mahaiak eratu dituzte egon daitezkeen egoera zailei aurre egiteko asmoz. Horren haritik, Bilboko Udala lurrez betetako zakuak jartzen hasi zen atzo hiriko hainbat lekutan. Lapurdiko itsasertzean, bestalde, alerta abisua eman dute uhinengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.